XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldi artatik, gure eliza-nagusiaren eraikitza itzalgarrian, egutera aldeko eliz-orma nabarmentzen da.

Eta, eliz-orma orretan, goi-luze ta irtenak ageri-dira, alboko orma-bularrak, gotiko-giroko leio ederrak, eta bere bi domiña aundiak, Izarraitz`ko txuri-beltz ta illun koloreko, arri-landuetan zintzelkatutako, arma-arriekin: Idiakez etxeko armarria: Zuaitz bat eta zuaitzaren aldez-alde, idi ibilkari bat.

Eta, Rekalde etxeko armarria: Arrano gaintz koroatu bat, ibaiko aitz baten gaiñean, amorrai bat, pikoka janaz.

(100) Uria`tar Trino, erriko berri emailleak, Rekalde etxeko armarriaren jatorria, argitan jartzeko meritoa izan zuen.

Beste gizon txit aipagarriak, orren argitasuna emateko gai ez bai ziren izan.

Egutera aldeko eliz-orma onetan, berdinki nabarmentzen dira, pizkunde-giroko ate nagusia, ate-buruan, Zerukunde`ko Andre Maria`ren taillu-irudia dualarik; eta, eliz-atariko arkudia.

Biak, XVIII`garren mende asierakoak.

Arkudiaren gaiñean berriz, XIX`garrren mendeko eguzki-erlojua, goraegi jarria.

Ego-alderuntz begira dagon eliz-orman, gotiko-giroko bere ate ederra aipatu bearra dago.

Kondaira aldetik, aterik zaarrena.

Eta erti-aldetik, ederrena.

Arrandolaza`tar Paskual`ek egiña.

Elizako kanpan-dorrea, oso berria da.

Bere kolore zuridun arria eta eliz-ormatako arri illuna, alde aundiko arriak dira.

1703`garren urten eraikitako lenengo eliz-dorrea, 1741`garren urtean, tximista batek lurreratu zuen.

Andik urtebetera eraikitako bigarren eliz-dorrea, berriro, 1943`go Epaillaren 16`an, beste tximista batek lurreratu zuen.

Irugarren kanpan-dorrea, Eskorial`go dorreen tankerakoa, herreriano estiloko buru-gaiñakin, Alberdi`tar Raimundo eta Yrizar`dar Joakiñ, eraikille azkoitiarrak, alkarrekin asmoak artu ta egindako eliz dorrea izan zan.